villabonaVillabona Oria ibaiaren ibarrean dago, Gazume eta Uzturre mendietako multzoa zeharkatu ondoren. Donostiatik 20 km-ra dago eta 17,8 km2 da luze-zabal. Villabona Tolosako barruti judizialari dagokio eta itsasoaren mailarekiko altitudea 128 m-koa da herri-gunean.

Antza denez, Villabonaren sorburua Amasa izan zen. Izan ere, gaur egun bertako auzoa den arren, Villabona baino lehenagokoa da. Villabona sortu ondoren, hasieran, bi herriek komunitate bat osatzen zuten eta San Martin parrokia, herri-mendiak, burdinola, errota eta herri-bideak batera erabiltzen zituzten.

 

Amasa Tolosari batu zitzaion 1385ean. Ez dakigu ziur Villabona harekin baturik zegoen ala ez, baina badakigu Tolosak Villabona ordezkatzen zuela Batzar Orokorretan.

 

Biztanleria Amasan eta Billabona bici dira batez ere eta bakarrik zati txiki bat (50 884 familietatik 50) sakabanatuta bizi da.

 

Hidrografia sareak ibai nagusia du –Oria ibaia– eta honen ertzean dago hiribildua. Halaber, beste zenbait erreka Oria ibaira edo Leitzaran ibaira isurtzen dira.

 

Lurraldearen %70a basoek osatzen dute. Bertan, pagoak, haritzak eta gaztainondoak ditugu, berez, landaretza atlantiko-hezeari dagozkionak. Baina, gizakiaren neurri gabeko esku-hartzeak, bertako landaretza ia ezabatu du, eta intsignis pinua zabaldu da. Larre naturaletan eta alfer-lurretan garoa, txilarra, otea.... aurkituko dugu.