Oria haranaren zabalgunea hasten den tokian kokatuta dago Andoain, Belkoain mendiaren magalean.
Andoaingo herrigunea hainbat mendixkaz inguratuta dago, berauen artean nabarmen ditzakegu ipar-mendebaldean Buruntza (439 m.), Belkoain (488 m) eta hego-mendebaldean Usabelartza (647 m) eta Aizkorri mendia (598 m), azken hau hegoaldearekin muga eginez, eta bertan, maldan gora hasten da Adarra mendia (817 m).
Andoaingo ibai nagusiak Leitzaran eta Oria dira, lehena Nafarroatik dator haran estu eta mehagunean barrena. Oriak berriz, herria iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen du. Herrigunea goiko guneetatik jaisten diren errekatxo eta erretenez ureztatuta dago, beraien urak bi ibai nagusienetara joaten direlarik.
Udalerriko lurraldeen barnean, gorabehera edo akzidente tektoniko garrantzitsu bat nabarmen daiteke: "Buruntzako Kaliza Eskama" deritzona.
Klimari dagokionez Gipuzkoako probintziako ildo orokorrak jarraitzen ditu, hau da, klima ozeaniko hezea, euri jasa geldiezinekin urte osoan zehar. Andoain kostako herria izan ez arren, Oria haraneko zabalgune hasieran kokatuta egoteagatik, hau da, Gipuzkoa zokoguneko itsasbazterretik oso gertu, itsasoaren eraginak jasaten ditu, hozberoan leuntasun handiagoa nabarituz. Hozbero moderatua gorabehera handirik gabe hilabete bero eta hilabete hotzen artean.
Progresiboki handituz Joan da, baina 1950. urtera arte inolako hazkuntza handirik gabe; urte horietan ezusteko populazio hazkundea izan zen eta hogeita bost urte eskasetan populazioa 10.000 pertsona inguru gehitu zen. Inmigrazioagatik izan ez balitz, ezin izango litzateke azken aspektu hau argitu, ekonomiaren hazkundearen hasieratik inmigranteak Andoainen gelditu zirelako; extremeinoak, andaluzak, gaztelar-leondarrak, gailegoak edo Euskal Herriko aldamenetako probintzietatik lan bila etorritakoak, hemen finkatu baitziren.
Gaur egun Andoainen 14.421 biztanle ditugu erroldaturik 2007. urtearen amaieran, eta Donostialdeko biztanleria osoaren (322.347 biztanle) %4,5 biltzen du.
Sportswear free shipping | Buy Branded Footwear & Shoes Online In IndiaAndoainek bi irispide ditu, bera kokatuta dagoen Donostiako eskualde horretan hurbilen dituen udalerriekin lotzen dutenak. Bi irispide horiek intentsitate gutxiko multzoaren barruan sartuko lirateke, hau da, bi errei dituzten errepideen multzoaren barruan leudeke.
Andoainen bi konpainia pribatu ditugu, Donostia - Tolosa Tranbia Konpainia eta Garayar Autobus Konpainia, eta bien artean gero eta bidaiari gehiagori eskaintzen diete zerbitzua. Linea horiek inguruko beste udalerri batzuekin lotzen dute Andoain, hala nola Lasarte, Urnieta, Hernani eta Donostiarekin, eta beraz Herri arteko zerbitzu gisa eratua dago.
Andoainek tren-sistema osatua du, bere eremu geografiko osoa biltzen duena, baita Gipuzkoako herrialdearen barrualdeko zati handi bat ere.
Sportswear free shipping | Sneaker Raffles , Perthenergy STORE
Leitzaran
Buruntzako herrixka gotortua
Aranzadi Zientzia Elkartekoa den Karlos Olaetxeak aurkitu zuen herrixka hau 1989an. Aranzadiko taldeak herrixkan egin dituen indusketen ondorioz, beste material interesgarri batzuen artean, harresi bat, aintzinako biztanleen gelen egiturak eta zeramikazko pieza ugari aurkitu dira...
Buruntzako San Martin aztarnategia – Parke arkeologikoa
2008ko urriaren 24an zabaldu zen ofizialki Buruntzako San Martin aztarnategiaren musealizazioa. Irekiera ekitaldi hori 2004an hasi zen lan baten amaiera izan zen, aztarnategia balorean jartzea eta zabaltzea helburu zuen lanarena hain zuzen ere, nahi zuen orok aztarnategian aurkitutakoa ikusteko moduan jarriaz. Leku honetan aurkitzen zen San Martin izena zuen Andoaingo lehenengo parrokia eta aztarnategiaren musealizazio lanei esker ondare historikoa errekuperatu da, Maria Jesus Aranburu Kultura Diputatuak esandakoaren arabera, "Gipuzkoak gordetzen dituen altxor txikietako bat"
Informazio gehiagorako hemen klik egin
Karobiak
Karobia baserriari eratxitako eraikina da, kare bizia egiten zen labea da kareharria eta egurra bata bestearen ondoren gaineratuz. Behekaldetik sua pizten zitzaion eta egurra bota behar zitzaion zenbait egunez. Andoaingo auzune guztietan zeuden karobiak eta lortzen zuten kareak erabilera desberdinak zituen: lurraren ongarri gisa, ikuiluen desinfektatzea edo etxeetako hormak zuritzeko. Labe hauetan kareharria erretzen zen argoma, txilarra eta mendian jasotako beste zuhaixkak erabiliaz erregai moduan, honela karea lortzeko. Lan hau burutu ahal izateko familia baten baino gehiagoren laguntza behar izaten zen, horregatik, kasu askotan, karobiak auzo-lanean egiten ziren, eta horregatik zeuden herri bideen ondoan kokatuak. Lortutako karea bizilagunen artean banatzen zen guztientzat proportzio berean. Horretarako balantza batean pisatzen zen, alde batean harri bat jartzen zen eta bestean karez beteriko saski bat. Oso ohikoa zen auzolanean egindako lanak amaitutakoan festa bat antolatzea.
Gaur egun erabilerarik ez duten karobiak ahaztu ez ditzagun, Burdina taldea berreskuratzen eta mantenu lanetan ari da. Sorabilla auzoan lau karobi txukundu eta jendearentzat erakusgai jarri dira: Bordatxuri, Erramueta, Erdoizta eta Bazkardo txiki. Andoaingo ondare kulturalaren parte dira, lehen egiten ziren lanbide eta artisau lanen erakusle, eta beraz, udalak Burdina taldeak egindako lana osatu du karobi bakoitzaren sarreran informazio panel batzuk jarriaz bertara hurbiltzen den edonork ikus ditzan, eta karobi bakoitzari buruzko informazioaz gain, Sorabillan mapa bat ezarri da, bertan karobiak seinalatzen dituen ibilbide bat dator, hura jarraituaz, karobiak ikusteaz gain ibilbide atsegin batez disfruta daitekeelarik.
Done Jakue Bidea
Bide hau Europatik Santiagora zihoazen erromesek erabili zuten baina hori baino lehen, erromatarren garaian ere erabilia izan zen. Erret bidea moduan ezagutua da eta Gipuzkoa zeharkatzeko ohiko bidea zen.
Europatik zetozen erromesek ere asko erabili zuten, bazekiten ez zela biderik motzena baina bai erosoa, ziurra eta babestua. Gipuzkoako ibilbidea Irunen hasten da eta Andoainera iritsi aurretik Oiartzun, Astigarraga eta Urnieta zeharkatzen ditu.
Informazio gehiagorako hemen klik egin
Monumentu megalitikoak
Andoainek monumentu megalitiko garrantzitsuak ditu. Udalerrian daude Belkoaingo trikuharria (Brontze Aroko hilobi-monumentua), Eteneta II-ko 4 harrespilak (Burdin Aroko beste hilobi mota baten adibidea) eta Usobelartzako monolitoa. Azken hau iruinarri bat da, alegia, lurrean bertikalki sartuta dagoen 1,45 metroko harria.
Zumeako Santa Krutz baseliza
Santa Krutz Baseliza Oria eta Leitzaran ibaien artean, Zumea izeneko toki batean aurkitzen da; Santiagorako Bidearen bigarren mailako bidexka batean, aintzinako Errege Bidea izandako tokian, kale Nagusira daraman zubiaren ondoan. Eraikuntza xumea, lauki zuzeneko planta, nabe bakarra eta erdiko abside ia lauki erakoa, hau guztia lau isuriko teilatu eta kanoizko ganga batekin estalita dago. Ekialdeko horman eraikuntza txiki bat aurkitzen da, hasera batean seroraren etxea izandakoa eta gaur egun parrokiako bulegoa dena. Baselizan, XIII. Mendeko Kristo Santuaren eskultura gotikoa dago. Eraikuntzaren data konkreturik jakin ez arren, badirudi aurretik beste eraikuntza bat zegoela, oraindik dokumentatu gabekoa, baina erromanikoa zantzu guztien arabera.
Berrozpe dorretxea
Etxe hau ezagunagoa da bestelako gaztelu etxe bezala. Kaletxiki auzoan kokatuta dago eta XIII – XIV. mendekoa da, nahiz eta XII. mendean ziur aski beste eraikinen bat ere bertan izango zen. Bertako historiako gertaera ezagun baterako aukeratua izan zen, hortik bere jauregi inportantzia. 1479. urtean bertan egin zen batzar garrantzitsu bat, Donostia eta Tolosa arteko liskarrak argitu ahal izateko; arazoa Andoain norena zen jakitea zen. Batzarra bukatzean bi udalen bakea onartu zen eta Andoain, Aduna eta Alkizarekin batera, Donostiara eranstea erabaki zen.
Gaur egun, XVIII. mendeko aldakuntzen ondoren gordetzen zuen diseinua mantentzen du. Kontserbazio egoera oso ona da, batez ere bertako jabeen ardurari esker, Jesusen Alabak. Kongregazio erlijioso honen sortzailea izan zen Ama Kandidaren jaiotetxea da.
Sarmendi etxea
Gaur egun, eraikuntza sakabanatuta dago azpialdean, bertan garajeak eta sarrera bat daude, lehen solairuan bi etxebizitza eta hirugarrenean ganbara handi bat.
Dorretxe honi buruzko historia gutxi dakigu, ez baita azaldu inongo dokumenturik Sarmendiko Dorretxearen erreferentziaz. Hala ere, badakigu Martin Garagorri Aita Larramendiren anaia, etxe honetan egon zela. Momentu horretatik aurrera Garagorri abizena mantendu egiten da etxe horretan..
Leizaur Etxea
La casa de Leizaur, actualmente conocida con el nombre de Jauregi, está situada en la calle Nueva, muy cerca del río Leizarán. De su historia se sabe que en la época de las guerras banderizas, esta casa se hallaba aliada al bando oñacino, lo que supone que sus moradores defendían el mundo urbano. Desde el punto de vista arquitectónico, destaca la puerta de arte gótico, de grosor similar al de la Casa de Berrozpe, y un elemento ornamental: una gárgola con cara de león, típica de la Edad Media. Su situación es estratégica como corresponde a estas edificaciones. La fachada se encuentra dirigida hacia la salida del Valle Leizarán, lugar por el que debían de ser frecuentes las incursiones de soldados del Reino de Navarra.
Izturitzaga Etxea
Andoaingo hirigunetik at, Oria ibaiaren hegian kokaturiko eraikina dugu; Azelaingo zubiaren gainean eta Tolosatik zetorren errege bide zaharraren aldamenean estrategikoki ezarria. Monumentu arkitektoniko nazionala izendatu zuten. Aglomeratu gisako landa-jauregitxoa da, 1535. urte ingurukoa, Izturitzagako Juan Pérez (Carlos V enperadorearen ganbaraburua) eta Egoabileko Maria bere emaztearen aginduz eraikia. Bere garairako estilistikoki zaharkitua dela esan dezakegu, Erdi Aroko jauregi-gotorleku zaharren tankera baitauka. Hala ere, hainbat ezaugarriek, hau da, jatorriz leiho-bao zabal eta argitsuak izateak, fatxada nagusia herriguneari begira egoteak, etxe barruko eskailera zabalek eta teilatuko hegalen zabalerak, landa-aristokrata baten etxebizitza aberatsa izan zen errenazimenduko jauregi baten aurrean gaudela argi eta garbi adierazten digute.
Sorabillako eliza
Situada en Sorabilla, municipio que acordó su agregación a Andoain el 16 de abril de 1882, esta iglesia es de planta de cruz latina y bóveda de crucería, con nervios que descargan sobre pilastras de base gótica. El acceso es a través de una portalada con arquivoltas de arco apuntado, protegida por pórtico elevado con soportes de piedra y estructura de cubierta de madera. Es una de las iglesias más antiguas de Andoain. Existen documentos sobre ella de 1419
Goiburuko baseliza
Baseliza honen lehen dokumentuak 1548koak dira. Herrian “San Ixtoan” bezala ezagutzen da. Aldare nagusian bere zaindaria erakusten duen irudia dago, San Esteban, eta heren gainean “San Esteban Martiriaren Gloriazko Martirioa” oleoa. Ezkerrean Santa Leokadiari eskainitako aldare zaharraren erretaula eta eskuinean Santa Luziaren antzinako erretaularen goiko partea, santuaren taila interesgarri batez. Erdian, gaur egungo aldarearen gainean eta sabaitik zintzilik, egurrezko Kristo bat.
Udaletxea
XVIII. mendeko eraikin sendo eta xumea da. Plantaz lauki zuzena, hiru solairu eta lau isuriko teilatua. Kanpoaldean, Andoaingo eta Gipuzkoako armarriak nabarmentzen dira. Urteak pasa diren hala askotan izan da berritua.
Tourseko San Martin Eliza
XVIII. mendean Agustin Leitza y Latijera indianoaren aginduz eraikia, barrokoaren estilo berezi batean egina, Iberotar aita-semeena hain zuzen ere. 1759. urtean hasi ziren eraikitzen eta 1770ean bukatu. Bere planta gurutze latindarrean oinarritzen da, hiru ataletako nabearekin, gurutzeria eta abside poligonalak. Gurutzeria gangak ditu eta nerbioak zutabe klasikoetan amaitzen dira. Gurutzeria esfera erdiko kupula batek borobiltzen du. Eliza honen elementurik nabarmenena kanpokaldearen erdia hartzen duen dorre izugarria da.
Martin Ugalde Kultur Parkea
Laborde enpresa 1926ko ekainaren 11an sortu zuten Guillermo Laborde eta bere seme Eduardo, Jose Mª, Manuel eta Enriquek doitasun-mozketako tresnak fabrikatzeko helburuarekin, bai karbono-altzairuan eta baita altzairu lasterrean ere. 1928. urtetik Andoaingo egungo Gudarien Etorbidean kokatu zen, eta fabrika behin eta berriz handitu zen, arkitektura arrazionalistaren adierazle argi bilakatuz. Laborde Hnos. SA familiaren jabetzakoa izan zen 1977 arte, eta ordutik aurrera zuzendaritza berria izan zuen. 1995eko otsailaren 21ean elkartearen behin behineko baja aurkeztu zen Gipuzkoako Merkataritza erregistroan. 1994an Laborde Herraminetas SAL enpresak Laborde Hermanos SA enpresak hogeita hamar eta hirurogeita hamar hamarraldien artean sortutako dokumentazioaren zati handi bat Andoaingo Udalari dohaintzan eman zion, bai idatzizkoa eta baita grafikoa ere. Gaur egun oraindik ere udalaren jabetzakoa da eta Laborde Funtsa izenez ezagutzen da.
latest Running | Men Nike FootwearInformazio guztia hemen klik eginez
Jatetxea | Helbidea | Telefonoa |
---|---|---|
Danena taberna | Zumea 22 behea | 943 590210 |
Txindoki taberna | Kale Nagusia,55 | 943 592954 |
Buruntza Zarra Jatetexea | Kale Txiki, 15 | 943 590303 |
Hiru Jatetxea taberna | Juan Bautista Erro, 2-4 | 943 300104 |
Elizaran Jatetxea | Kaleberria, 38 | 943 593205 |
Olloki Kafetegia | Gokiko Plaza, 6 y 7 | 943 300603 |
Txalaka Jatetxea taberna | Larramendi, 4 |
943 591604 |
Txitibar Taberna | Zumea Plaza,7 | 943 304357 |
Txertota Jatetxea | Goiburu Auzoa, z/g | 943 590721 |
San Esteban erretegia | Goiburu Auzoa, z/g | 943 590663 |
Goiburu Golf Club | Goiburu Auzoa, z/g | 943 300845 |
Gaztañaga jatetxe eta sagardotegia | Buruntza Auzoa, z/g | 943 591968 |
Mizpiradi sagardotegia | Leizotz Auzoa | 943 593954 |
Iturri jatetxea | Ama kandida, 2 | 943 594044 |
Larraona jatetxea | Ubilluts auzoa | 943 305049 |
Irrintzi taberna | Bazkardo plaza, 3 | 943 592805 |
Bastero taberna | Ondarreta 1B | 943 590617 |
Ondarreta taberna | Ondarreta 9 | 943 593627 |
Traiñerum taberna | Kale Nagusia atzekaldea, 6 | 943 593692 |
Ongietorri taberna | Zuberoa, 2 | 943 592955 |
Aterpe taberna | Goikoplaza, 7 | 943 300289 |
Nairu kafetegia | Aita Larramendi, 28 | 943 304045 |
Farmaziak
Izena | Helbidea | Telefonoa |
---|---|---|
Ansa Iribar, Maria Jesus | Ondarreta kalea, 8 | 943 591302 |
Zatarain Gordoa, Elisabeth |
Elizondo Plaza, 6 | 943 590802 |
Diaz Fernandez-Gil, Angel Maria | Kale Nagusia, 19 | 943 592057 |
Elizondo Amondarain, Carmen |
Zunea, 20 | 943 592629 |
Gorospe Rodriguez del Castillo, Cristina |
Ricardo Arregui, 12 | 943 592415 |
Arzallus Susperregi, Pilar |
Aita Larramendi kalea, 26 |
943 300913 |
Udaletxea / Direktorioa