Gipuzkoako Lasarte-Oria herri gazteak 6.000 m2 inguruko eremuan hedatzen da, eta Oria ibaiaren ibar ederrean dago, Donostiatik 9 km-ra baino ez.
Haren komunikazioak ezin hobeak dira, udalerritik igarotzen baitira 1-en (Irun-Madril) eta 634-en (Donostia-Bilbo) errepideak. Gainera, lotura zuzena du Bilbo-Behobia autobidearekin, eta trenbidez loturik dago Eusko Trenekin.
Lasarte-Oria udalerri gaztetzat jo badezakegu ere, historia luzekoa da, ezen Erdi Arotik datozkigu Lasartetarren dorre-jauregiaren berri. Leinu horri zor diogu gure herrian Santa Brijidaren komentua izatea. Estilo Barrokokoa da, eta probintziako momentu artistiko izendatua dago.
Lurraldea lau jurisdikzioren mendekoa zen (Donostia, Hernani, Urnieta eta Usurbil), eta, XVIII. mendeaz geroztik auzo-alkate bat bazuen ere, herriak ezin erdietsi izan zuen udalerri burujabearen estatutua oraindik orain arte: 1986. Urtean, hain zuen.
XVIII. mendearen erdialdean, industriaren iraultzaren garaian, Brunet familiak Orian kotoi-fabrika instalatu zuelarik, 650 enplegatu izatera iritsi baitzen, eraldatze handi bat gertatu zen ibarrean. Eraldatzea, bi aldetatik izan zen, bai teknikaren aldetik, industriaren eta gizartearen aldetik. Horri esker, fabriketako langileak beren buruak antolatuz joan ziren, eta eskubiderik oinarrizkoenetariko batzuk erdietsiz.
Gaur egun, ekonomia industriaren sektorean oinarritzen da batik bat, eta, haren ondotik, zerbitzuen sektorean. Eraikuntzaaren eta nekazaritzaren sektoreak ere badu presentzia, txikia bada ere.
Giftofvision - Sneakers search engine | New Balance 327 Moonbeam Burgundy , Where To Buy , WS327KA , Ietp
Donostiatik bertara egoteak, 1986 arte udal-autonomiarik ez izateak, eta joan den mendeaz geroztik industriaguneak ezarri izanak, populazioa azkar haztea eragin dute. Hala, hasierako hirigunea irentsi egin dute gaur egungo eraikinek, bada garai bateko eraikinetariko asko eta asko eraitsi egin dituzte. Hori dela eta, udalerriko antzinako ondarea murriztua dago. Nolanahi ere, nabarmentzekoak dira, duten interesagatik, ondoko elementu hauek:
San Pedro parrokia. (XVI.m.)
Mende askoan, hau izan da inguruko etxeak eta baserriak bildu dituen erakunde edo sinbolo bakarra.
Nabarmentzekoa da pietatearen irudia (XIV.m.), estilo platereskokoa.
Sta. Brijidaren komentua. (XVII.m.)
Estilo barrokokoa, Migel Okendo eta Teresa San Millan senar-emazteek fundatu zuten, zazpi bat zentimetro handiko irudi txiki 683an Brasildik ekarritako baten santutegi izateko. Probintziako monumentu artistiko deklaratu zuten, 1964. urtean.
Garai bateko kontzeju-etxea
San Pedro parrokiaren parean dago, eta Olajaunzarra edo pilotaleku zaharreko etxea esaten zitzaion, bai eta “Baroia Enea” ere. 1837. urtean, gerra karlisten kausaz, bonbardaketa bat jasan zuen, eta, 1838. urtean, eraikinaren zati bat erre egin zen, eta berriro eraiki zuten.
Kale Nagusia
Santa Brijidaren komentuari datxekiola, “Garroren etxea” zatekeena dago, 1610az geroztik dokumentatua. Erretore-etxea eta ostatu-etxea izan zen. 1906an, berriro eraiki zuten. Kale Horretan, gainera, Lasartetarren armarria zeukan etxean.
Baserriak
Hirigunearen inguruan, baserri-eremua izan zenekoan, iraun dute baserrien adibide adierazgarri batzuk. Hor ditugu, batetik, Elkezabal Zahar (1571. urtea) eta bestetik, Larrekoetxe, tamaina handiko eraikina, sarreran arkua, fatxada nagusian harrizko hormak eta gainerakoan zurezko eta adreiluzko bilbadura dituena.
Authentic Sneakers | Nike Air Force 1 for Women & Men - Buy Online - Ietp