orioEuskal Kostaldeko herri arrantzale txiki bat da Orio, eta Donostiarekin egiten du muga. Ez da bost mila biztanlera iristen, eta ingurune zoragarria du naturaren ikuspegitik begiratuta. Oria ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokian dago, mendi berde ederren magalean, eta horregatik esaten da urdina eta berdea dela Orio.

 

 

Ibaiak, itsasoak eta mendiek inguru ezin hobea eskaintzen dute paseatzeko, bizikletan ibiltzeko eta era askotako kirolak egiteko: arrantza, arrauna, igeriketa, parapentea, piraguismoa, surfa, windsurfa...

 

Baina urdin eta berdea izateaz gain, horia ere bada Orio; eta bi hitz horien arteko antzekotasunak zerbait sakonagoa ezkutatzen duela ematen du, gainera. Bertako kaleen izenak xafla hori kolorekoetan daude jarrita, herriko denda eta jatetxe askoren errotuluak horiak dira, toldo hori ugari dago herrian zehar... Izan ere, horia baita Orioko traineruaren eta arraunlarien kolorea. Garrantzia ikaragarria du, ezbairik gabe, arraunak Orion; herria hori bihurtzeraino.

Running Sneakers Store | adidas