Donostiatik bertara egoteak, 1986 arte udal-autonomiarik ez izateak, eta joan den mendeaz geroztik industriaguneak ezarri izanak, populazioa azkar haztea eragin dute. Hala, hasierako hirigunea irentsi egin dute gaur egungo eraikinek, bada garai bateko eraikinetariko asko eta asko eraitsi egin dituzte. Hori dela eta, udalerriko antzinako ondarea murriztua dago. Nolanahi ere, nabarmentzekoak dira, duten interesagatik, ondoko elementu hauek:

 

San Pedro parrokia. (XVI.m.)

lasarte-sanpedroMende askoan, hau izan da inguruko etxeak eta baserriak bildu dituen erakunde edo sinbolo bakarra.

Nabarmentzekoa da pietatearen irudia (XIV.m.), estilo platereskokoa.

 

 

 

 

 

Sta. Brijidaren komentua. (XVII.m.)

lasartesantabrigiEstilo barrokokoa, Migel Okendo eta Teresa San Millan senar-emazteek fundatu zuten, zazpi bat zentimetro handiko irudi txiki 683an Brasildik ekarritako baten santutegi izateko. Probintziako monumentu artistiko deklaratu zuten, 1964. urtean.

 

 

 

 

Garai bateko kontzeju-etxea

San Pedro parrokiaren parean dago, eta Olajaunzarra edo pilotaleku zaharreko etxea esaten zitzaion, bai eta “Baroia Enea” ere. 1837. urtean, gerra karlisten kausaz, bonbardaketa bat jasan zuen, eta, 1838. urtean, eraikinaren zati bat erre egin zen, eta berriro eraiki zuten.

 

Kale Nagusia

Santa Brijidaren komentuari datxekiola, “Garroren etxea” zatekeena dago, 1610az geroztik dokumentatua. Erretore-etxea eta ostatu-etxea izan zen. 1906an, berriro eraiki zuten. Kale Horretan, gainera, Lasartetarren armarria zeukan etxean.

 

Baserriak

Hirigunearen inguruan, baserri-eremua izan zenekoan, iraun dute baserrien adibide adierazgarri batzuk. Hor ditugu, batetik, Elkezabal Zahar (1571. urtea) eta bestetik, Larrekoetxe, tamaina handiko eraikina, sarreran arkua, fatxada nagusian harrizko hormak eta gainerakoan zurezko eta adreiluzko bilbadura dituena.

Authentic Sneakers | Nike Air Force 1 for Women & Men - Buy Online - Ietp