LasarteGipuzkoako Lasarte-Oria herri gazteak 6.000 m2 inguruko eremuan hedatzen da, eta Oria ibaiaren ibar ederrean dago, Donostiatik 9 km-ra baino ez.

 

 

Haren komunikazioak ezin hobeak dira, udalerritik igarotzen baitira 1-en (Irun-Madril) eta 634-en (Donostia-Bilbo) errepideak. Gainera, lotura zuzena du Bilbo-Behobia autobidearekin, eta trenbidez loturik dago Eusko Trenekin.


Lasarte-Oria udalerri gaztetzat jo badezakegu ere, historia luzekoa da, ezen Erdi Arotik datozkigu Lasartetarren dorre-jauregiaren berri. Leinu horri zor diogu gure herrian Santa Brijidaren komentua izatea. Estilo Barrokokoa da, eta probintziako momentu artistiko izendatua dago.

 

Lurraldea lau jurisdikzioren mendekoa zen (Donostia, Hernani, Urnieta eta Usurbil), eta, XVIII. mendeaz geroztik auzo-alkate bat bazuen ere, herriak ezin erdietsi izan zuen udalerri burujabearen estatutua oraindik orain arte: 1986. Urtean, hain zuen.

 

XVIII. mendearen erdialdean, industriaren iraultzaren garaian, Brunet familiak Orian kotoi-fabrika instalatu zuelarik, 650 enplegatu  izatera iritsi baitzen, eraldatze handi bat gertatu zen ibarrean. Eraldatzea, bi aldetatik izan zen, bai teknikaren aldetik, industriaren eta gizartearen aldetik. Horri esker, fabriketako langileak beren buruak antolatuz joan ziren, eta eskubiderik oinarrizkoenetariko batzuk erdietsiz.

 

Gaur egun, ekonomia industriaren sektorean oinarritzen da batik bat, eta, haren ondotik, zerbitzuen sektorean. Eraikuntzaaren eta nekazaritzaren sektoreak ere badu presentzia, txikia bada ere.

Giftofvision - Sneakers search engine | New Balance 327 Moonbeam Burgundy , Where To Buy , WS327KA , Ietp