Andoain

Oria haranaren zabalgunea hasten den tokian kokatuta dago Andoain, Belkoain mendiaren magalean.

Andoaingo herrigunea hainbat mendixkaz inguratuta dago, berauen artean nabarmen ditzakegu ipar-mendebaldean Buruntza (439 m.), Belkoain (488 m) eta hego-mendebaldean Usabelartza (647 m) eta Aizkorri mendia (598 m), azken hau hegoaldearekin muga eginez, eta bertan, maldan gora hasten da Adarra mendia (817 m).

Andoaingo ibai nagusiak Leitzaran eta Oria dira, lehena Nafarroatik dator haran estu eta mehagunean barrena. Oriak berriz, herria iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen du. Herrigunea goiko guneetatik jaisten diren errekatxo eta erretenez ureztatuta dago, beraien urak bi ibai nagusienetara joaten direlarik.

Udalerriko lurraldeen barnean, gorabehera edo akzidente tektoniko garrantzitsu bat nabarmen daiteke: "Buruntzako Kaliza Eskama" deritzona.

Klimari dagokionez Gipuzkoako probintziako ildo orokorrak jarraitzen ditu, hau da, klima ozeaniko hezea, euri jasa geldiezinekin urte osoan zehar. Andoain kostako herria izan ez arren, Oria haraneko zabalgune hasieran kokatuta egoteagatik, hau da, Gipuzkoa zokoguneko itsasbazterretik oso gertu, itsasoaren eraginak jasaten ditu, hozberoan leuntasun handiagoa nabarituz. Hozbero moderatua gorabehera handirik gabe hilabete bero eta hilabete hotzen artean.

Progresiboki handituz Joan da, baina 1950. urtera arte inolako hazkuntza handirik gabe; urte horietan ezusteko populazio hazkundea izan zen eta hogeita bost urte eskasetan populazioa 10.000 pertsona inguru gehitu zen. Inmigrazioagatik izan ez balitz, ezin izango litzateke azken aspektu hau argitu, ekonomiaren hazkundearen hasieratik inmigranteak Andoainen gelditu zirelako; extremeinoak, andaluzak, gaztelar-leondarrak, gailegoak edo Euskal Herriko aldamenetako probintzietatik lan bila etorritakoak, hemen finkatu baitziren.

Gaur egun Andoainen 14.421 biztanle ditugu erroldaturik 2007. urtearen amaieran, eta Donostialdeko biztanleria osoaren (322.347 biztanle) %4,5 biltzen du.

Sportswear free shipping | Buy Branded Footwear & Shoes Online In India